Atentzio Soziosanitario Osoko Zerbitzua (P.A.I.I.) Torrezurin egiten den lan guztiaren oinarria da. Atentzio Soziosanitario Osoko Zerbitzuak. Hau honela da, Gerontogian eta Bizi-kalitatean lan egiten dutenak horrela uste dutelako eta euren iritziz pertsona bakoitzaren “Egunean eguneko” jardueratan Banakako Beharrizanak aztertuz bakarrik lagunduko zaie Bizi-kalitate hori hobetzen.
Honakoak dira P.A.I.I.-ren jarraibideak
- Talde Sanitarioak pertsonaren balorazio Geriatrikoa egiten du: honek pertsona bakoitzaren beharrizanak aztertzea zilegitzen du honako eremuak ebaluatuz:
- Balorazio Medikoa (Biologikoa): Osasun Fisikoa aztertzen da.
- Buru-osasun Balorazioa (Psikologikoa): Buru-osasuna aztertzen da.
- Balorazio Funtzionala: Eguneroko bizitzako Jarduerak egiteko gaitasuna aztertzen da.
- Giza-balorazioa: Bere gizarte-bizitza aztertzen da, besteekiko harremanak, aisialdia, etab...
- Arreta programa pertsonalizatua egiten da, hau da, pertsona zehatz horrentzako banakakoa, osokoa, lehen aipatutako eremu guztiak hartzen dituena = Banakako Atentzio Osoko Programa
- Garatutako programa aplikatzen da.
- Aldiro Programaren emaitzak eta gaixoaren eboluzioa ebaluatzen dira.
Banakako Atentzio Osoko Programaren Jarduerak (P. A. I. I. )
- Eguneroko bizitzarako jardueren entrenamendua (AVD): Oinarrizko AVD (garbitu, jantzi, jan, esfinter kontinentzia...), AVD Instrumentalak (telefonoa erabili, dirua erabili...) eta AVD aurreratuak (hobbyak...).
- Lan-jarduerak: Laborterapia, jolasak...
- Gizarte eta kultura sustapen Jarduerak: txangoak, irtenaldi soziokulturalak, hitzaldiak...
- Berrezkuntza Funtzionaleko Jarduerak (Birgaiketa Psikofisikoa eta Oinarrizko Terapia): Hausturak, Garuneko Hodietako Istripuak, Parkinson, Dementziak...)
- Aisialdirako ekintzak.