Osasun eta gizarte eta familia arazoak dituzten hirugarren adinekoak Zaintzen eta Bizi-Kalitatea ematen jarduten dugu, eta baita familiei laguntza ematen diegu euren zaharrekiko arazoak konpontzeko, honela familia horiei bizi-kalitatea ematen laguntzen diegu eta gure lan eta portaerarekin beti honakoa bilatzen dugu:
- Gure bezeroen satisfazioa (Adinekoak eta euren
familiak).
- Enpresa honetan lan egiten dugun guztion garapen profesionala,
gizatiarra, pertsonala eta familia-garapena erraztea.
- Benetako profesional gerontologikoak izatea.
- Enpresak, errentagarritasun handia izatea.
- Soziosanitario zerbitzuetan, gure eremuan, Enpresa haztea
eta lidergo eta bikaintasun posizioak lortzea.
- Potentzial berritzaileagatik nabarmentzea.
- Ingurumena errespetatzea.
- Gizartearentzako baliagarriak izatea seriotasun
eta arduraz jokatuz.
Beraz, gure Misioa gure bi Bezerori zuzendua dago:
- Kanpoko Bezeroak
- Gure kanpoko bezeroak erabiltzaileak eta euren familiak dira, baina
baditugu beste batzuk: Instituzio publikoak, Bizkaiko Foru Aldundia
eta Udaletxe batzuk, erabiltzaileen laguntzaileak eta lagunak, informazioa
eskatzen dutenak, hornitzaileak (garraiolariak, ikuzleak, postariak,
etab), eta orokorrean gizarte osoa.
- Barneko Bezeroa
- Enpresa-talde bera eta zehazki enpresako langileak.
Misio hau gure ENPRESA-KULTURAREN oinarria da.