TORREZURI TALDEA
ATENTZIO SOZIOSANITARIO OSOKO ZERBITZUAK


TORREZURI
, menpekotasun egoeran dauden adinekoen atentzio osoan jarduten duten zentroen artean, kudeaketa profesionalean ibilbide nabarmeneko enpresa taldea da. Zentro propioa du eta bere lana beste zentro batzuetan ere egiten du.

Talde gisa, gure Izaera Berritzaileak bereizten gaitu, gure zentroen garapenean aurrerapen Zientifiko-gerontologikoak eta Teknologikoak eta Pertsonen Kudeaketan eta Kalitatearen Kudeaketan berrikuntza sartzen ditu. (ISO, SGE21, XERTATU eta EFQM). Guzti horren ondorioz, “Torrezuri Zaharren Egoitza eta Eguneko Zentroak” lortutako CEOMA Saria eta baita Estatuko Loturarik Gabeko Lehen Zentro gisa Zaharren Egoitzen Kudeaketaren Bikaintasunerako Jubilo 2007 Sariaren kandidatura.

 



TORREZURI EGOITZA
Torrezuri Taldea, Estatuko Loturarik Gabeko lehen Zentroak.

Jagoteko erak aldatzen gabiltzalako...

Torrezuri Gernika Egoitza, 2006. urteko irailaren 28tik Lotura Gabeko Estatuko lehen Egoitza da. Torrezuri Egoitza eskaintzen zituen zaintzetan loturen erabilera kentzeko gai izan zen Torrezuri Taldeak berak garatutako metodologiari esker. Libera-Ger Norma (Osansun eta Gizarte Atentzioko Zentroetan Loturak Kudeatu eta Kontrolatzeko Sistema) deritzon Metodologia honek zentroei “Loturarik Gabeko Zaintzak” eskaintzera iristen laguntzen die.

Behin loturak ezabatu zituenean, Torrezuri CEOMArekin harremanetan jarri zen, eta honek 2007ko Ekainaren 20an Torrezuri Egoitza Estatuko Loturarik Gabeko Lehen Zentro bilakatu zela ziurtatu zuen.

Torrezuri Gernika Eguneko Zentroa, Estatuko Loturarik Gabeko lehen Eguneko Zentroa da 2006. Urteko Irailaren 28tik. Torrezuri Taldeak, menpekotasunen bat duten pertsonen zaintza hobetzeko asmoz sorturiko Libera-Ger Normari esker Loturak Kentzea lortu zuen.

2007. urteko ekainaren 20an CEOMAk Estatuko Loturarik Gabeko Lehen Zentro bezala izendatu zuen ziurtagiri baten bidez.

Cuidados Dignos Fundazioa, Torrezuri Taldeak Bizitza eta Pertsona Kudeaketa Eredua eta Libera-Ger Norma hedatzeko asmoz sorturiko irabazi-asmo gabeko erakundea da. Eredua eta Norma dira Fundazioak zentroei eskaintzen dien zaintza paradigma berriaren osagai nagusiak.

Cuidados Dignos Fundazioak loturak kentzean eta banan-banako zaintzan oinarritzen du bere lana; banan-banako arretaren paradigma berri den bere ekimen honetara, apurka-apurka eta egunetik egunera zentro gehiago batzen zaizkio. Banan-banako arreta honetan pertsona da kudeaketaren eta zaintzaren muina. Cuidados Dignos Fundazioak, Bizitza eta Pertsona Eredua eta Libera-Ger Norma, “jagoten dugun pertsonarekin arduratzen den eta berau muina duen” zaintzan sakontzeko asmoa duten zentro guztien eskura jartzen ditu.