BESTE ZERBITZU BATZUK

Mediku Zentroa

Torrezuri Mediku Zentroak bere osasun-zerbitzuak bai helduari eta baita Adinekoari bideratzen dizkio.

  • Adinekoen Gaixotasunak.
  • Adinekoen Azterketa Analitikoak eta Hormonalak: osteoporosia, diabetesa, menopausia arazoak, gaixotasun hormonalak, kolesterola eta abarren kontrola eta tratamendua.
  • Medikuntza orokorra.
  • Mª Angeles Busturia Doktorearen Laborategiarekin Lankidetza.

Torrezuri Mediku Zentroak zerbitzuak Kontsultan eta etxean ematen ditu.
Profesionalak:

  • Mediku - Gerontologoa.
  • Erizaina – Gerontologoa.

Errehabilitazioko zentroa

Torrezuri errehabilitazio zentroak Adinekoaren errehabilitazioan ematen ditu osasun-zerbitzuak:
Honakoak tratatzen ditu:

  • Patologia Traumatologiakoa (hausturak, bihurrituak, Zuntz-hausturak, Osteopatiak, Protesiak...).
  • Patologia Erreumatologikoak (Artrosia, Artritisa, Mialgiak, Lunbalgiak, garondokoak, Osteoporosia...).
  • Patologia Neurologikoa (Burmuin-hobietakoak, Hemiplegiak, Parkinsona...).
  • Gernu edo eginkari-inkontinentziaren errehabilitazioa.
  • Erorketen errehabilitazioa.
  • Oroimen-nahasteen errehabilitazioa, Alzheimer-errehabilitazioa...
  • Etab.

Torrezuri Mediku Zentroak zerbitzuak Kontsultan eta etxean ematen ditu:

  • Balorazio Mediko Geriatrikoa (mediku, psikikoa, funtzional eta Soziala).
  • Errehabilitazio fisikoaren norbanako programa: ariketak, masajeak, tresnak, errehabilitazio psikologikoa...

Etxerako Laguntza Zerbitzua

  • Etxerako Laguntzen Zerbitzu Publikoen Kudeaketa.
  • Etxerako Laguntza Zerbitzu Pribatua.

Torrezuri Etxerako Laguntza Zerbitzua etxean bizi diren eta jarduera batzuetarako (janaria prestatu, etxea garbitu, paseatzera irten, etab...) laguntza behar duten Adinekoentzat zuzendua dago.

Gainera familiakoek puntualki eska dezaketen laguntzarako ere izan daiteke. Gaixoen zaintzaileek, eurek, atsedena hartzeko.

Ospitalera Laguntzeko Zerbitzua

Ospitalera Laguntzeko Zerbitzuak Etxerako Laguntzarenaren baldintza berberak betetzen ditu.

Etxerako Janaria

Etxean bakarrik bizi diren eta erosketak egiterakoan edo janaria prestatzerakoan zailtasunak dituzten Adinekoentzat zuzenduta dago.

Telelaguntza

Torrezuri Telelaguntza Zerbitzu Iraunkorra laguntza Telefoniko pertsonalizatu zerbitzua da, bakarrik bizi diren Adinekoei edo familiakoen batekin bizi arren batzuetan bakarrik geratzen diren Adindunei zuzendua dago.